|
Hondarribia hiri txiki bat da, euskal kostaldeko ekialdeko
muturrean kokatuta. Kantauri Itsasoak eta Txingudi Bahiak
(Bidasoa ibaiaren ahoan bera) inguratzen dute. Espainiaren
eta Frantziaren arteko muga naturala da.
Kokagune estrategikoari esker, oso toki aproposa da
euskal kostalde frantsesean zehar ibilaldiak egiteko;
Hendaian, Donibane Lohitzunen, Miarritzen eta Nafarroako
Pirinioetako haranetan barrena. Era berean, bestelako
jarduerak ere egin daitezke: mendiar zehar ibilaldiak,
bela, hipika, golfa, etab
|